Atletismoa

GARCÍA LARRAÑAGA, Miguel Ángel

1962ko irailaren 28an Errenterian jaiotako atleta gipuzkoarra. Euskal errekorra 100 metrotan (10.3 eskuz 1989an, 10.51 eta 10.49 elektrikoak 1987an, eta 10.39 legez kanpoko aldeko haizearekin). 200 metroko lasterketan, 21.20rekin (1987), hirugarren euskalduna izan zen denbora guztietako zerrendan, bizkaitar eta gipuzkoar errekordunak bakarrik gaindituta (Sarria 20.89 eta Prado 21.03).

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)