Konposatzaileak

García de la Torre Rey, Alfonso

Konpositorea. Gasteizen jaio zen, 1964ko iraialaren 14an.

Amaren eskutik pianoa jotzen ikasten hasi zen eta gero Gasteizko Kontserbatorioan jarraitu zuen J. I. Lopez de Luzuriaga maisu izan zuelarik. Gerora Carmelo A. Bernaolarekin armonia eta konposizioa ikasi zuen. Aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitatean Industria Ingeniaritza Teknikoan titulua eskuratu zuen. Informatika musikala, elektronika eta konposizioari buruzko ikastaro eta jardunaldietan parte hartu du estatuko erakundetan zein atzerriko zentroetan, hots, Parisko IRCAM (Institut de Recherche et de Coordination Acoustique/Musique) eta Avignongo Acanthes Zentroa.

Musika garaikideko kontzertu askotan esku hartu du, musika elektroakustikoaren balaibideak erabiliz, eta telebista, zinea, dantza eta antzerkiarekin lotutako proiektuak ere landuz. Jesus Guridi Kontserbatorioko Musika Elektroakustikoko Laborategian irakaslea da. Gainera Musika elektroakustikoko Sincro Jaialdia eta Carmelo Bernaola Musika Garaikideari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak zuzentzen ditu.

  • SALABERRI, Sabin; et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.