Katedraduna eta Donostiako Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Donostian 1927ko uztailaren 25ean jaioa.
Zuzenbideko unibertsitate-ikasketak egin zituen Valladoliden eta Madrilen, eta 1953an doktoratu zen. 1955ean Karrera Judizialean sartu zen eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko katedra lortu zuen (1967). 1969an Donostiako dekano-komisario izendatu zuten. Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du, hala nola Uppsalan (Suedia) eta Lovaina, Bergamo eta Speyer-en. Honako lan hauen egilea da: Fruitu kontzeptuaz Espainiako Kode Zibilean (1955); Ezkontza zibilaren lotura Espainiako zuzenbidean (1959) eta Ohaidetza Frantziako zuzenbide zibilean (1965).
