Karmeldar oinutsik (Juan Martin de San Jose). Markinan (Bizkaia) jaio zen 1874-XI-11n. Txilera bidali zuten, eta karmeldarren ordenak Errepublika hartan dituen komentuetan lan egin zuen ministerioan. Gerra Zibila hasi zenean komentu-egoitza zuen Logroñon; 1937an erbesteratu egin behar izan zuen. Donostian bizi izan zen gero, eta han hil zen 1948ko irailaren 9an. Euskara oso ongi ezagutzen zuen, eta herriko festetako eta antzeko funtzioetako panegirikoetarako eskatua zen. Erref. Santiago Onaindia.
