Kazetariak

Garate Unanue, Jose Antonio

1914an Azkoitian jaiotako euskarazko kazetaria. Hamabi urterekin Arantzazuko frantziskotarretan sartu zen eta 1938an apaiztu zen. Valladoliden egonaldi laburra egin ondoren, Tolosan finkatu zuen bizilekua. Hainbat euskal egunkari sortu, zuzendu, lagundu eta zabaltzeko sustatzaile izan da, hala nola, Irugarrengoen Maixua, Anaitasuna, Goiz Argi eta Isaac Lopez Mendizabal etxearen Egutegia.