Zaraudian jaiotako euskal futbolaria, Argentina, 1944-11-20. Bere gurasoak milaka euskaldun bezala emigratu zuten gerraren ondorioz. Familiarekin itzuli zen jaioterrira, eta Eibarren hasi zen jokatzen. Laster pasa zen Bilboko Indautxura. 1966ko udan Atletico Madrilen sartu zen, eta hamaika urte eman zituen erdiko aurrelari gisa. Postu horretan, gola iristeko bide berriak aurkitu zituen Garatek. Horrek erreakzio bortitza eragin zuen beste taldeen defentsako lerroetan. Bere klase handiak hemeretzi aldiz eraman zuen nazioarteko elastikoa defendatzera A Espainiako Selekzioan. Eta bat 23 urtez azpikoan. 325 partida ofizial jokatu zituen 132 gol sartuz. Bere azken lesioa, 1977an, hain izan zen larria, bere bizitzagatik beldur izan zela. Onddo ezezagun bat sartu zitzaion odolean. Horrek kirol bizitzarako behin betiko baliogabetu zuen. 1977ko ekainaren lehen egunean, Madrilgo Vicente Calderón estadioan, leporaino beteta, agur esan zioten José Eulogio Garateri. Makuluak utzita, herrenka, ohorezko sakea egin zuen, jendearen etengabeko txalo zaparraden artean. Bere borondate espresagatik, bere taldeak, Atletico Madrilek, Donostiako Realeko eta Bilboko Athleticeko jokalariz osatutako Euzkadiko selekzioarekin jokatzen zuen. Euskal selekzioaren alde, hauxe osatu zuten lehen zatian: Iribar, Gorriti, Astrain, Olaizola, Murillo, Cortabarría, Churruca, Villar, Satrustegui, Irureta eta Rojo I. Bigarren aldian: Urruticoechea, Choperena, Madariaga, Esnaola, Oñaederra, Zamora, Iriarte, Dani, Diego, Amorrortu, Arakistain, Idigoras eta Lopez Ufarte. Benito Castejon kiroletako zuzendari nagusiak zilarrezko domina eman zion Kirol Merezimenduari. Pablo Portak, Espainiako Futbol Federazioko presidenteak, Garateri eman zion 1976-77ko Ligako Txapeldunen Kopa, eta jarraian Vicente Calderoni eman zion. Euzkadiko Selekzioak 3 eta 2 irabazi zuen partida eta Domecqeko zilarrezko garaikur handia. Bere ibilbide bikainari esker, hiru aldiz izan zen Ligako txapeldun: 1969/70, 1972/73, 1976/77; Kopakoa bi aldiz, 1972/76; Kluben Mundukoa (Kontinentearteko Kopa) 1974an; Villa de Madridekoa hiru aldiz; Colombino Sariketakoa hiru aldiz; Ramón Carranza sariketakoa bi aldiz; Teresa Herrerarena behin; Mohamed V.arena behin. Erref. "Kirolak", 65. zk., 1977ko uztaila; eguneroko prentsa, 1977-1koa.
Mariano ESTORNÉS LASA.
Mariano ESTORNÉS LASA.
