Bertsolariak

Garate Gabilondo, Lorenzo

Maltzeta

Bertsolaria, Azkoitiko (Gipuzkoa) Maltzeta-etxetxo baserrian 1866ko apirilaren 5ean jaioa. 1915eko otsailaren 18an hil zen Azkoitian ere.

Dakigunez, lau bertsoberriren bilduma egin zuen: Basurde bati, Elosu'ko mixioarena, Bei bati, eta Eiztari bati. Bere ekoizpena Auspoa bildumako 95-96 zenbakian aurkitzen da.