Marinelak

Garagarza, Pedro de

Gipuzkoako ontzi-kapitaina. Azoreetako guduan, Strozzi buru zuen eskuadra frantziarraren aurka, Juana Gipuzkoako hamar ontzietako baten kapitaina zen, eta bertan zihoazen 41 marinel eta 150 soldadu. La Juana, Miguel de Oquendo gipuzkoar eskuadraren burua ere bertan zegoena, kementsu hurbildu zitzaion kapitain frantziarrari, ekintza horrek frantziarrek Alvaro de Bazan zihoan San Mateo galeoia harrapatzea eragotzi zuelarik.

Erref. Fernandez Duro: Azoreetako konkista 1583an.