Biografiak

GARAGARZA, Juan Ibañez de

1551ko urtarrilaren 12an La Plata hirian (gaur egun Sucre, Bolivia) testamentua egin zuen XVI. mendeko negozio-gizona. Garagartzako ondasunen zati bat Potosiko Meategien Eserlekuan errematatu zuten. Harreman ekonomikoak izan zituen Hernando de Pizarrorekin, konkistatzailearen anaiarekin. Bere ondasunen zati bat Azpeitian, bere jaiotetxetik gertu, ospitale bat sortzeko erabili zuen. Erref. Lasa, J. I.: Historia ehuntzen, Donostia, 1977 (pp. 113-114).