1891ko abuztuaren 14an Ibarran jaiotako musikari gipuzkoarra.
Teologia ikasketak Txileko Santiagon egin zituen, Santiago de los Santos Ángeles Custodios-eko Seminarioan seguruenik. Pianista eta organista izan zen, Franz Konpainiako Orkestraren zuzendari izateaz gain [L.? ]. Konpositore gisa egin zuen lanetik, bakarlari eta orkestrarako Ave Maria bat ezagutzen da.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/GAN-01. El Seminario de los Santos Ángeles Custodios: recuerdos: testigantza de veneración y gratitudes de sus ex-estudiantes, 1857-1957 (p. 381-382).