Sendagileak

Ganuza, Diego

Atarrabiako medikua, Nafarroa. 1812an Espoz y Minaren gerrillari lagundu edo gerrilla horren kide izateagatik Nafarroan napoleondar tropek hil zituztenetariko bat izan zen. Oloritzek hauxe adieraztera ematen digu:

"Iruñatik hiltzera bere herrira eraman zuten, eta bertan, fusilatu ondoren, alkateordeari eta bildu ahal izan zituzten beste herritar gehienei sokak ekarri eta hildakoaren etxe ondoko zuhaitz baten eskegi zezatela agindu zieten."

Erref. Memorias de Espoz y Mina.