Biologoak

Gandoger, Jean Michel

1850eko maiatzaren 10ean Arnasen (Lyondik gertu) jaiotako abade, mediku eta botanikari frantziarra.

1926ko urriaren 4an hil zen. Beaujolaiseko probintziako mahasti jabe aberats baten semea. Medikuntza ikasketak burutu zituen eta bederatzi hizkuntza ikasi zituen. Europako herrialde gehienak zeharkatu zituen, tartean Euskal Herria. Hala, lan mardula osatu zuen landareak ikertu eta sailkatzen. Bereziki Mediterraneoko arroa arakatu zuen eta Kreta, Espainia, Portugal eta Aljeriako espezieak jaso zituen.

Arrosaren generoan espezialista izan zen (espezie gandogieneak) Garaiko herbario garrantzitsuenetakoa osatu zuen, Lyongo Zientzia fakultatean gordetzen dena, ia aldatu gabe.

  • Flora Europaea (1884(3)-1891)
  • Flore lyonnaise et des départements du sud-est, comprenant l'analyse des plantes spontanées et des plantes cultivées comme industrielles ou ornementales (1875)
  • Les pedicularis hispano portugais, extrait de L'Academie de Geographie Botanique (1906)
  • Revue du genre Polygonum (1882)
  • Herborisations dans les Pyrénées (1884)
  • Decades plantarum praesertim ad floram Europae expectantes
  • L'Herbier hispano portugais de Bourgeau (1916)
  • Catalogue des plantes recoltées en Espagne et en Portugal pendant mes voyages de 1894 a 1912 (1917)
  • Provincias Vascongadas, "Geografía General del País Vasco-Navarro", Espasa, 25. zenbakia
  • Monographie mondiale des Crucifères, 3 liburuxkatan. (25.000 espezie)