Literatoak

Gamiz, Juan Bautista (1983ko bertsioa)

Idazle elebidun arabarra. Sabandon jaio zen 1696ko apirilaren 8an eta Bolonian (Italia) hil zen 1773ko apirilaren 28an.

Jesusen Lagundiko anaia koadjutorea. Mendiburu eta Uharteko ikaskidea Iruñean. Urte asko eman zituen Nafarroako hiriburuan bizitzen.

Bere poesien jatorrizko eskuizkribuak Loiolako artxiboan gordetzen dira. Gaztelaniazko poesia asko eta euskarazko sei, orain arte Dabiltzentxoak bakarrik argitaratuak. Besteak: Euscaraz gaiztoetanOiñecochoaVeste bat, Veste tumucho barri bat, eta Vestearendaco. Gaztelaniazko poesia batzuk A una presumida edo A alguna doncella fea dira (Fray Gerundio de Campazasen egilearen eragina). Gamizen korrespondentzia ugari dagoela jakin da, baina oraindik ez da aurkitu.