Abeslariak

Galindo, Juan

Baritono gipuzkoarra, Donostian jaio zen 1944an.

Bertako Kontserbatorioan ikasi zuen eta laster sartu zen Gorostidi maisuak zuzentzen zuen Donostiako Orfeoian. Lana utzi eta kantua ikasi zuen Milanen. Handik gutxira, Verdiako abeslarien lehiaketako lehen saria irabazi zuen. 1972an, Sullivan fundazio amerikarraren lehiaketa batean lehenengo postua lortu zuen, eta beka bat eman zioten, ikasketei kezka ekonomikorik gabe jarraitzeko. Galindok 1973an egin zuen debuta Bartzelonako Lizeoan Fedora de Giordanorekin, eta han ere Lucia di Lammermoor y la Bohème abestu zuen. 1979an, Madame Butterfly interpretatu zuen Madrilen. 1976az geroztik, kantuari erabakitasunez ekin zionetik, arrakastaz jardun zuen Alemanian, Austrian, Suitzan, Holandan, Danimarkan, hogei operako errepertorio-eskarmentuarekin, italiarrak ia denak. 1980an Bernan aritu zen Shakespeareren Macbeth opera moldaketan, eta Giuseppe Verdik jarri zion musika.