Tolosan 1904an jaiotako biolin-jole gipuzkoar bikaina, familia ugari baten baitan. 1980ko abuztuaren 26an hil zen Parisen.
Oso gaztetatik bizi izan zen, anaia zaharrenarekin batera, Madrilen. Kontserbatorioan, 1916an, Sarasate saria jaso zuen, Fernández Bordas maisua irakasle zuela. 1920 aldera Parisera joan zen, eta hango Orkestra Sinfonikoan lan egin zuen hil zen arte, 1980ko abuztuaren 26an Parisen hil zen arte.
