Kontzeptua

Galdaragileak

Hasiera-hasieratik, segizioa ijito plantak egiten dituzten taldeez osatuta egon da, buhamez jantzitako emakumeek eta haurrek lagunduta eta dotore apaindutako mandoek bultzatutako gurdiekin. Lehenengo edizioan, hungariarrek jaka eta galtza ilunak janzten zituzten, bota altuak, lumadun kapela zabala eta adats luzeak. Hori guztia aurpegi horixkaz margotuta eta luxuzko lepokoak eta medailoiak zeramatzatela, eta prusiar pipa ahoan. Janzkera bera eramaten dute gaur egun ere.