1917an Arrasaten jaiotako margolari garaikidea. 2011ko apirilaren 25ean hil zen.
50eko hamarkadan Marrazketa Magisteritza ikasi zuen Bartzelonako Sanduzelaiko Arte Ederren Goi Eskolan.
Erretratuak eta natura hilak margotu zituen, eta paisajismoan nabarmendu zen batez ere. Pintorea da, eta ikuspegi lirikoz begiratzen dio naturari. Errioxako gaietan okre paleta erabiltzen duen bitartean, euskaldunetan urdin iluna edo argitua nagusitzen da.
Bere lanaren lagin bat Euskonews aldizkariaren 78. zenbakiko Art Aretoa sailean ikus daiteke.

