Kontzeptua

Gaizkin

Jeinu gaiztoa da, eta gaixotasunak sortzen ditu. Burkoen lumetan gauzatzen da: lumak elkartu, eta oilar-buru baten itxura ematen die. Orduan, ohe horretan lotan dagoen umearengan gaixotasun misteriotsua sortzen du. Bertan sortutako "oilar-burua" erre behar da, aurra sendatzeko (Sara, Elorrio eta beste hainbat herri). Horrez gain, izen bera jasotzen dute familia-jeinuak edo mamurrak zenbait lekutan.

  • AZKUE, Resurrección María de. Euskalerriaren Yakintza, I, 367 or.
  • ROMEU FIGUERAS, J. "Mitos tradicionales pirenaicos", Pirineos, XV-XVI, 171 or.