Militarrak

Gabriel Estenoz, Fernando

Euskal jatorriko militarra, Badajozen jaio zen 1765ean eta Alburquerquen hil zen 1845ean.

Frantziaren aurkako gerra zela eta (1793), Nafarroako armadako kide izan zen ingeniari militar gisa. Hondarribiko bonbardaketan, Irun eta Tolosako erretiratzeetan, eta Lekunberriko borrokaldian agertu zen. Independentziaren gerran ere parte hartu zuen eta, geroago, Meridako Gobernua eman zioten, 1830ean Mariskal de Campo izendatu zutelarik.

Erref. Entziklopedia Ilustratu Europar Amerikar Unibertsala, Espasa-Calpe.