Kazetari donostiarra, 1942an jaioa. Iruñean ikasi zuen. Televisión Españolako informazio-zerbitzuen zuzendaria, kargu horretarako 1981eko urtarrilaren 17an izendatua eta urte bereko maiatzaren 22an kargugabetua RTVEko zuzendari nagusiaren erabakiz. Ordura arte, Zeruko-Argiako, Donostiako Herri Irratiko eta, hurrenez hurren, Radio San Sebastian, Radio Sevilla eta Bartzelonako zuzendari izan zen, baita "hora 25" Cadena SER irratiko albistegiko zuzendari ere.
