1979ko otsailaren 10ean Donostian jaiotako futbolaria. Ezkerrekoa. Bere auzoko klubean, Añorgan, hasi zen jokatzen, eta Realak fitxatu zuen gero. Txuri-urdinen bigarren taldean 119 partida jokatu zituen guztira, eta 19 gol sartu zituen. 2000ko irailaren 9an egin zuen debuta Lehen Mailan, Reala-Racing partidan (2-2). Sei denboraldi eman zituen elastiko errealista defendatzen, 141 partida jokatu eta 16 tanto egin zituen. 2006ko udan Athleticen alde sinatu zuen, eta 2006ko abuztuaren 27an egin zuen debuta, Athletic-Reala partidan (1-1). 2007ko otsailera arte 20 partida ofizial zeramatzan talde zuri-gorriarekin eta bi partida jokatu zituen. Euskadiko selekzioarekin zazpi norgehiagokatan hartu du parte.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
