Abesbatzak

Gabero

1992 urtetik gero Bergarako Orfeoiak gazteen talde bat izan du, belaunaldiko erreleboa eta, beraz, Orfeoiaren jarraipena bermatzeko. Orfeoi Gazteko hasierako zuzendariak Aintzane Arana eta Aitzol Mujika izan ziren. 2002an garai berri bati ekin zioten korukideek eurek, eta David Azurzak hartu zuen zuzendaritzaren ardura. Ordutik aurrera Gabero (Gazte Bergarar Orfeoia) izan da. 2006tik aurrera Aitor Biain dugu Gaberoko zuzendari.

Gaberok abeslari gazteak batu ditu korugintzaren inguruan. Ekitaldi ugari eman dituzte eta baita lehiaketetan parte hartu ere. 2003an lehenengo saria lortu zuten Torreviejako Habanera-Lehiaketan (gazteen mailan), eta 2004an bikain aritu ziren Holandako Veldhoven-eko Koru Gazteen Lehiaketan. 2004an ere CD bat grabatu zuten, haur eta gazteentzako errepertorioaz, Tolosako Hodei Truk abesbatzarekin batera.

  • Gabero. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa [Web]. [Kontsulta data: 2014ko uztailak 12].