Militarrak

Freyre, Manuel

Espainiar jenerala, Osunan (Sevilla) 1765ean jaioa eta hiri berean 1834an hila.

Napoleonen gerran nabarmendu zen, Zentroko armadaren buru gisa. 1813an, Irungo kuartel nagusitik gerrillarien partidak debekatu zituen, urte horretako San Martzialeko garaipenean parte hartuz. 1820an Riegoren matxinada zapaldu zuen. Cadizen agindu zuen errepresio odoltsu baten ondorioz, bizitza militar eta politikotik erretiratu zen.