Abokatuak

Fort de Pazos, Carlos Ramón

Abokatu eta katedradun espainiarra. 1839an Donostiako Institutuko zuzendaria zen. 1853an Sevillako Unibertsitate Literarioko Zuzenbide Kanonikoko katedraduna. 1870ean Gasteizko Unibertsitate Libreko errektorea zen. Gasteizko Unibertsitate Librean, 1870ean,... ikasturteari hasiera eman zionean egindako Memoria baten egilea, eta zenbait hitzaldi, baita Donostiako Institutuaren araudia ere (1839).