XVIII. mendearen amaierako politikari espainiarra. Gaztelako Errege Kontseiluko kide izan zen. 1794an, beste bi sailburuekin batera, Godoyk foruei buruz eskatutako txosten bat sinatu zuen, Euskalerriaren independentzia politikoaren kontrakoa izan zena. Gipuzkoako korrejidorea 1781etik 1785era. 1795ean Arabako Batzarren aurrean korrejidore izendatu zuten.
