Arguedasen 1551n kokatutako mediku frantziarra, Idoatek Rincones... [I. Alea, 102 eta 103 orrial.] lanean adierazi bezala. Herriarekin hamar urtetarako kontratua egin zuen hiribilduan "gau eta egun" bizitzera behartuz eta bere lanarengatik urtero 300 erregu gari eta 50 garagar jasoz. Txiroei laguntza doanik eman behar zien eta abuztuan bere pentsioaren "hartzaileari" zilarrezko lau erreal ordaindu behar zion. Behin epe bat igaroz Juan maisua bere pentsioa ordaintzen ez ziotenaz kexu agertu zen eta horretaz gainera Protomedikua, lanbidea desegoki egiteagatik, salatu egin zuten. Protomedikuak azterketa bat egitera behartu zuen, garai hartan Santacara doktoreak, beste mediku bik eta Protomedikuak berak ere osatutako epaimahaiaren aurrean. Latinik zekianaz galde eginez, ezetz erantzun zuen. Protomedikuak medikuntzan jarraitzea debekatu egin zion, baina gure medikuak Errege Kontseiluaren aurrean Inkisizioaren baimena aurkeztu zuen eta ebatzia hobetu egin zitzaion. Azkenik 1533an erregeordea zen Alburkerkeko Dukeak, bere medikuntza jardunean aritzeko baimena eman zion.
