Militarrak

Fletcher, Sir Richard

Militar britainiarra. 1768an jaio eta 1813ko abuztuaren 31n hil zen Donostian.

Ingeniari militarra. Mendebaldeko Indietan zerbitzatu zuen, 1799an Dardaneloen defentsak prestatzen parte hartu zuen. 1800ean Frantziako tropek harrapatu zuten Alenjandriako portuan eta preso egon zen frantsesen kapitulaziora arte. 1802an Ingalaterrara itzuli zen eta Kopenhagera bidali zuten eta ondoren Iberiar Penintsulara, Wellingtongo Dukearen agindupean. Torres Vedrasko (Portugal) defentsa-lerro ezagunen arduraduna da, eta Espainiako eta Portugalgo borroka ugaritan parte hartzen du: Talavera, Buçaco, Sabugal, Badajoz, Ciudad Rodrigo, Gasteiz eta azkenik 1816ko abuztuaren 31n Donostiako azken setioan hil zen, mosketeak eragindako zauri baten ondorioz. San Bartolome muinoaren parean lurperatu zuten.