Biologoak

Fisher, Paul-Henri

1835eko uztailaren 7an Parisen (Frantzia) jaiotako zoologo eta paleontologoa. 1893ko azaroaren 29an hil zen.

Lehen ikasketak Bordelen egin zituen eta han jaso zuen medikuntza heziketa. Frantziako hego-mendebaldeko itsasbazterreko itsas faunari buruzko ikerketak egin zituen: zetazeoak, moluskuak, ekinodermatuak, brakiopodoak, foraminiferoak, etab. Bere lanak "Actes de la Société Linnéenne de Bordeaux" delakoan argitaratu ziren 1869-1881 bitartean eta baita Pariseko Naturaren Historiako Museoan ere.

Erreferentziak