Biologoak

Fischer-Piette, Edouard

Biologo eta malakologo frantziarra (1899-1988). Euskal Herriko itsasbazterreko faunari buruzko ikerketak egin zituen.

Espezieen lokalizazioaren gaia jorratu zuen bereziki eta muga biogeografikoen mugimendua. Bere lanak 1935-1957 bitartean plazaratu ziren eta funtsean Annales de l'Institut d'Océanographie delakoan argitaratu ziren.