Taulatxo bat da, erdian bi zulotxo dituela. Hauetatik sokatxo bat sartzen da eta sokaren bi muturrak korapilo batekin lotzen dira. Botoi handiekin ere egiten dira. Soka bi eskuekin zabaldu egiten da, taulatxoa erdian utzirik, eta taulatxoa jiratuz soka bildu egiten da. Horrela dagoela, bi aldeetatik tiratuz, taulatxo hori abiadura bizian jira-biran jartzen da zurrunbilo-hotsa emanez. Abiaduraren arabera hotsaren tonua aldatu egiten da.
