Sendagileak

Fidalgo Tato, Vicente

Barco de Valdeorrasen (Ourense) 1859an jaiotako medikua. 1937an hil zen.

Enrique Areilza Arregi (baztangaren eta tifusaren izurriteak errotik atera zituen Trianoko Meatzarien Ospitaleen sortzailea) hiltzerakoan, bere ordez aipatutako ospitale horien zuzendaritzaz jabetu zen. Gaixotasun eranskorretan sorospen-arazoez arduratu zen. XIX. mende-amaieran eta XX. mende-hasieran Trianoko meatzarien osasun egoitzetan bilduz joandako bere esperientzien emari bezala Historia de un foco de fiebres tifoideas en la Campa de Triano, Abanto y Ciérvana idazlanaren egilea izan zen, Bilboko Mediku Zientzien Akademiari jakinaraztera eman eta 1904an Gazeta Médica del Norte aldizkarian argitaratua, eta 1938an argitaratutako Investigación de los anguilostomas en las minas de Vizcaya lana ere.