Futbola

FERNÁNDEZ BERRIDI, Epifanio

NBE. Futbolari aparta, eskuin muturrekoa batez ere. Donostian jaio zen 1919ko apirilaren 23an. Hondartzan hasi zen, Jesusen Bihotza taldean eta gero Eusko-Gaztedin 1932-1933 urteetan, Amarako Baskonian (1934) eta Realean (1935-1940); Valentzian (1940-1949) eta berriz ere Realean (1949-1953). Ligako txapelduna izan zen 1946-1947an, eta Kopakoa 1948-1949an, Valentziarekin. Atletico Madrilen gol erabakigarria oraindik gogoan. Bilbo-Valentzia, 1-0 kopako finala, 1949an. Hemezortzi aldiz nazioarte mailan, Selekzioko kapitain izatera iritsiz. Kirolen Entziklopedia Orokorrak zera dio berari buruz: "Bere oldarraldiak beti izan ziren arriskutsuak, eta bere barneraldiek, tiro bortitz batek jarraituta, ikusle guztiak miretsi zituzten". Donostian hil zen, 1977ko ekainaren 12an.

Ainhoa AROZAMENA AYALA