Biologoak

Feldmann, Jean

Botanikari frantziarra, zehatzago esatera, algen ikerketan aditua (1905-1978).

Frantziako itsasertzeko itsas algen ziklo biologikoaren ezagutzan aritu zen lanean. Ikerketa Penintsula Iberikora hedatu zuen eta Kantauri itsasoko floraren portaera eta bertako espezie ohikoenen banaketari dagozkion hegoaldeko mugak aztertzeko irteerak antolatu zituen. Euskal Herriko kostaldeko itsasoko flora eta landareei buruzko artikuluak idatzi zituen, "Bulletín de la Société Botanique de France" aldizkarian argitaratu zirenak 1941ean.

Albereseko itsasbazterreko flora fikologikoari buruzko azterketak egin zituen (funtsean 1926-1935 bitartean, nahiz eta 1937-1942 artean argitaratu ziren). Azterketa horiek ekarpen oso garrantzitsuak dira Kataluniako kostaldeko algen ezagutzari dagokionez.

Bere obretako batzuk esteka honetan topa daitezke.