1938ko uztailaren 19an Oiartzunen jaiotako atleta gipuzkoarra. 1958 eta 1962 artean 12 euskal errekor hautsi zituen mailu jaurtitzailea (horietako 6, 1960tik aurrera, Espainiako errekorrak ere baziren). 1960koa -57,24- Erromako Olinpiar Jokoetan lortu zuen eta 1961ekoa -57,31- Austriaren aurkako norgehiagokan. 3 aldiz izan zen Espainiako txapeldun (1960-61-62), aurretik beste 3 titulu lortu zituen junior mailan (1957-58-59). 1961ean bere 58,27ko tiroa ezin izan zen homologatu, tramankuluak ez zuelako arauzko pisua. 1962ko maiatzean bere marka pertsonala lortu zuen (57,51), 13 urtez euskal errekorra, 12 egun lehenago gainditu zuen Elorriaga aurkariaren Espainiako errekorretik zentimetro batera. 13 aldiz nazioartean.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
