Abeslariak

Fachado Arrieta, Paula

Pasai San Pedron 1964ko abuztuaren 19an jaiotako soprano gipuzkoarra.

Kantu ikasketak egin zituen Bartzelonako Liceuko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Francisco Krausekin eta ondoren Jaime Francisco Puigekin. Handik Italiara joan zen eta han ikasi zuen, lehenik Erroman Anna Di Stasio eta Renato Guelfi-rekin eta, ondoren, Milanen Franco Corelli eta Yoko Takedarekin.

Mantovako (Italia) Nazioarteko Kantu Lehiaketako finalista izan zen.

Donostiako Musika Hamabostaldia bezalako jaialdietan abestu du, baita Bartzelona, Erroma eta Milan hirietako hainbat kontzertu aretotan ere. Halaber, "Fondazione Festival Puccini"k antolatutako Japoniako bira batean parte hartu zuen, Madama Butterflyren ekoizpen batean.