Pilota

EZPONDA IRAOLA, Manuel

1935eko abuztuaren 22an Donostian jaiotako pilotari gipuzkoar amateurra, Manuelen semea.Nafarroako Federazioko kide

izan zen beti. Hiru aldiz izan zen Espainiako txapeldun (afizionatu mailan) binaka:

1958, Yanizekin.
1959, Miguel Angel Alegriarekin
1964, Miguel Angel Alegriarekin Munduko bi txapelketa ezberdinetan eta bi modalitate ezberdinetan txapeldun

izan zen. Biarritz-Bayonne-Hossegor munduko txapelketak. Txapelduna, Berasalucerekin, eskuz binakako espezialitatean, 1958. urtean.

1976an, modalitatea aldatuta (pala motza orain), Espainiako txapeldun titulua lortu zuen, Echandirekin bikotea osatuta. 1978, pala motzeko txapelduna izan zen, Anzilurekin bikotea osatuz, Bayonne-Biarritzeko mundialetan, St.Pierre d' Irube.

Artxiboa AUÑAMENDI