Konposatzaileak

Ezkurra Pérez de Fontecha, Julián

Konpositorea eta zuzendaria. Izarran (Araba) jaio zen, 1930ko apirilaren 21ean.

Valladolideko Kontserbatorioan ikasi zuen eta hiri bereko Aita Agustindarren Seminarioan kaperako maisu ere izan zen. 1952az geroztik Iquitos-en (Peru) lan pedagogiko itzela burutu zuen koruekin lanean. Bertan, Oinarrizko Kontserbatorioa sortu zuen. Peruko gobernuaren beka bati esker, Paris eta Erroman ikasketak gehiago garatzeko aukera izan zuen. Espainiara itzultzean, Valladolideko Aita Agustindarren Teologia Zentroan (Comillasko Unibertsitatea) kapera maisua izan zen 1967tik 1974ra bitartean; epe horretan, Liturgia Musikako Idazkaritza Nazionaleko kide izan zen. 1975ean Bilbora joan zen eta 1977an Leioako Unibertsitateko abesbatza fundatu zuen, jubilatu arte koru horretako zuzendaria izan zelarik.

  • SALABERRI, Sabin; et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Sociedad General de Autores y Editores, Madril, 2000.