Irakasleak

Ezcurdia Gaskue, Sandalio

Pedagogoa. Iruñan jaio zen 1866an. Balearetako irletan hil zen, 1913ko martxoan.

Iruñan irakasle-ikasketak burutu zituen eta Lesakan aritu zen irakasle bezala. Jarraian Balearetako irletara jo zuen eta Mallorcako Palman maisu lanetan ibili zen. Hiri horretako udalarekin ere elkarlanean aritu zen eskola graduazioa eratzeko.

1888an Iruñako Pedagogia Biltzarrean esku hartu zuen eta 1897an Gipuzkoan burutu zen batzarrean.

1911an Gobernu-batzordeak beka eskaini zion Ikasketak aegotu zitzan eta bidaia burutu zuen Frantzia eta Belgikan barrena bertako eskolak eta udalekuak aztertuz.

Euskal-Erria aldizkarian Gipuzkoan eskaini zuen hitzaldia argitara eman zuen eta Europan barrena egindako bidaiaren inguruko memoria: La metodología geográfica de las escuelas de Francia y Bélgica.