Erakundeak

Eusko Legebiltzarra

Euskal Autonomia Erkidego autogobernua eskuratu zuen Espainiako Konstituzioaren bigarren xedapen gehigarriari eta 151.2 artikuluari jarraiki: Autonomia eskuratzeko aukera horri dagokionez, Konstituzioan oinarrizko diseinu instituzionala ezartzen zen. Bertan, 152. artikuluan honakoa ezartzen zen:

"Legebiltzarra, sufragio unibertsalez hautatua, hartarako ordezkaritza-sistema proportzional bat ezarriko delarik, eta orobat ziurtatuko lurraldearen zona guztiak ordezkaturik egotea".

Eusko Legebiltzarra izango da, horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren organo legegilea, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutuan barneratzen dena. Autonomia Estatutuko 24. artikuluan, lehen atalean honakoa adierazten da:

"Euskal Herriaren botereak Biltzarra, Gobernu eta bere Lehendakariaren bidez mamituko dira".

Bestalde, aipatutako arauaren II. tituluko lehen kapituluan Autonomia Erkidegoaren botere horri dagozkion oinarrizko alderdiak arautzen dira:

  1. Zein funtzio dituen adierazten da
  2. Lurralde Historiko bakoitzak Ganberan ordezkari kopuru bera izango dituela adierazten da
  3. Legealdiaren iraupena ezartzen da (lau urte)
  4. Egoitzaren eta legebiltzarkideen bortxaezintasuna adierazten da
  5. Honako organoak aurreikusten dira: presidentetza, Mahaia eta Diputazio Iraunkorra; era berean, Ganberak batzar eta batzordetan jardungo duela adierazten da
  6. Ganberaren barne-araudia ezartzen da, gehiengo osoz onartuko dena
  7. Legebiltzarraren aurrekontu-autonomiaren printzipioa ezartzen da
  8. Legegintzako ekimenei eta legeen aldarrikapenari dagozkion alderdiak adierazten dira
  9. Legebiltzarraren bestelako funtzioak ezartzen dira: Euskal Herriko senatari-ordezkariak izendatzea, Estatuko Gobernuari lege-proiektu bat hartzeko eskatzea edo Kongresuko Mahaira lege-proposamen bat helaraztea; halaber, lege izaera duten arauen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa ezartzea.