Kontzeptua

Euskaldunak Australian

Munduan zehar bidaiak egiteko zaletasuna izan arren, eta bereziki 1800 inguruko urteetan, Australian hemeretzigarren mendean euskal presentziaren froga txikiren batzuk badira. Egia esan garai hartako australiar zentsu-erregistroek euskal abizenak zituzten frantziar eta espainiar aldra batzuk katalogatzen dituzte, baina egungo australiar estatu-nazioaren aurretik izan ziren kolonia ugariak federatu orduko Australian ez dago euskal nortasunaren kontzientziarik duen koloniaren aipamenik.

Hogeigarren mendeko lehen hamarkadan zehar Ipar Queensland-eko gertakarietako batzuk Australiarantz euskal espainiar herriko behin behineko eta izaera apaleko migraziorako oinarriak sortu zituzten (euskal-frantsezak ez zuten herri hori helmuga bideragarri bezala ikusi eta ondorioz ezin onar daitezke gai honetarako aintzakotzat hartuak izan). 1907an azukrearen Queensland industrian Kanakaserako ordezko bezala italiar langileak ziurtatzeko ahaleginak egin ziren eta langabetuen errekrutatzaileek euren aurkitzea Hegoaldeko Europako beste eremu batzuetara zabaldu zuten. 104 katalanez osatutako giza-aldra garrantzitsu bat azukre kanaberetarako ebakitzaile bezala kontratatuak izan ziren, batez ere Ingham eta Innisfail eremuetan, horrela Ipar Queenslanden espainiarren presentzia ezarriz.

Australiar euskaldun batzuk lurralde horretan sartu ziren lehen euskaldunak Lekeitioko Itsasbazterreko bizkaitar herriko merkataritza-marinelak izan zirela uste dute, hau da, 1910ean, Ipar Queenslanden canecutter azukre-kanaberen ebakitzaile gisa (agian ko-nazional katalanen eskutik) lana lortzeko aukeraren berri izanez Sydneyn itsasontzia bertan behera utzi zutenak, eta horrela euren bidea Inghamen iparraldean garatu zuten. Uzta-taldeak ildo etnikoen bidez antolatuak izan ziren, eta ondoren, lehen kolono horiek Bizkaira igorri zituzten ahaide eta lagunen bila. Euskal ebakitzaileek, kopuruz gutxi izan ziren arren, eskabide handia izan zuten euren indarragatik, fidagarritasunagatik eta jatortasunagatik entzute eta ospe itzela lortuz. Sari-ordaina buru-belarri jarduteko lan-oinarriaren arabera ezarrita zegoen eta ondorioz, giza-aldra langile batek uzta tokian kopuru handiak irabazi zitzakeen.

1910 eta 1930era bitartean euskal ebakitzaile batzuk euren aurrezkiak azukre-kanabera lur-sailak erosteko erabili zituzten. Batzuk nekazari bihurtu ziren, bertako emakume katalan edo italiar batekin ezkondu ziren edo Euskal Herrira itzuli ziren. Sendia horiek izan ziren Ipar Queenslanden euskal kolonia bat ezartzeko katalizatzaile erabakigarriak. Australiak europar kontinenteko gobernu batzuekin immigrazioari buruzko gaietan langileei buruzko hitzarmenak zituen bitartean (berezitasunez Italiarekin), Espainiarekin ez zegoen inolako xedapen formalik. Hala eta guztiz ere, espainiarrek Australiako jabe egoiliar iraunkordunek babestu gabeko immigrante bezala kualifikatu ziren. Horren ondorioz, kanabera ebakitzaile euskaldun batek bere anaia edo lehengusua ekarri nahi izatekotan ezarrita zeuden tokiko euskal landatzaileetariko batzuekin harremanetan jartzen zen beharrezko administrazio lana eginez eta, kasu batzuetan, ekimenak aurreratu eta dirua lortuz. Inghametako Badiola eta Mendiolea sendiek bakarrik ehunka euskalduni babesa eman zioten era horretara.

Behin Australian, babesdun immigranteek bere ongileari mesedea itzultzen zien (ez egitea oso arraroa zen). Babesdun immigrante batzuk Australian iraunkortasunez ezarri ziren bitartean, gehienak aldi baterakoak besterik ez ziren izan, euren aurrezkiekin berandu baino goizago Europara itzultzen zirenak.

1930aren eta 1945eko emigrazioaren artean, Depresio Handiagatik, Espainiako Guda Zibilagatik eta Bigarren Mundu Gudagatik, Australiarako immigrazioa debekatuta egon zen. Egoera horrek euskal kolonian ezarri eta inoiz berrehun edota hirurehun gizaki baino gehiago inoiz izan ez zituzten zaharrenen eta duela gutxiko unerik onenean 1.000tik 2.000ra bitarteko langileak zituzten kolonien arteko bereizketa lortu zuen. Euskaldunak Australian giza-aldrarik handiena izan zen espainiarren zati bezala zenbatuak izan zirenez, euskaldun bezala zentsuan erroldatuak ez izanez, zehatzagoa izatea ezinezkoa da. Hala eta guztiz ere, bigarren euskal immigrazio uhin horri jarraipena egiteko errazagoa izan zen, neurriren baten gobernuaren bide ofizialetatik zehar garatutako errekrutamendu formalaren bitartez egin zelako.

Bigarren Mundu Gudan zehar australiako azukre-industriak krisi aldia izan zuen jatorrizko australiarrei edota bertan ezarritako immigranteei ere azukre-kanaberako urtaroko lana oso gogorra egiten zitzaielako. Nekazariek, azukre-kanaberagatik kezkatuta Queenslandeen eta Britainiar Mankomunitateko gobernuetan ere laguntza jasotzeko laguntza eskatu zuten eta Europara errekrutatzaileak igorri zituzten. Ahalegina Italian bereziki kontzentratuz zihoan bitartean, Ingham inguruko azukre-nekazari euskaldun batek, Alberto Urberuaga, bere jaioterria zen Bizkaira lankideak errekrutatzera bidali zuten. Espainiako Guda Zibilaren ondorioak jadanik jasaten zituen espainiar ekonomiaren aroan eta Europako nazio elkartearen baitan Espainiaren egoera larriaren garaian euskaldunak euren egoera hobetzeko grinaz, amerikar mendebaldean artaldeak batzen jardunaz zebiltzala artzaintzarako kontratuen bitartez urteroko diru-kopuruak pilaka izenpetu zituzten eta itxaronaldi luze bati aurre egin zioten. Horren ondorioz, Queenslandeko azukre-kanaberan berehalako lanerako eskaintza aurkeztu zenean hautagai asko izan ziren.

Emu, Eucalipto eta Canguro izeneko jardueretan immigranteen hiru talde kontratatu ziren eta Espainiako Iparraldetik Ipar Queenslandetara igorri ziren. Guztira 712 gizon (euskaldunak ez ziren espainiarrak barne) azukre-kanaberaren ebakitzaile bezala errekrutatuak izan ziren. Geroztik ezkongai zeuden emakume talde bat gutxienez bide beretik (hegazkinez) Australiara igorri zituzten, itxuraz neskame bezala lanean jarduteko, baina ezkonduko zirenaren itxaropenez, horrela euskal gizon ezkongaiei lagunduz zeren beste era batera azukre-kanaberaren lur-zoruetan egotaldi bat egin ondoren herria bertan behera utzi zezaketen.

1960. hamarkadan, Ipar Queensland eremuan sendirik zaharrenez, bertan ezarritako sendiez, ezkondutako gazte jakin batzuez, eta ezkongabe zeuden gizonezko talde handi batez eratutako euskal kolonia eragile bat zegoen. Horrela, berehala ugaritu zen, Ingham, Innisfail eta Ayr lurraldeen ohiko tokietatik haratagoko euskal presentzia. Atherton altiplanoetan berriz kokatu eta akura txiki batzuk eskuratu zituzten tabako orria lantzeari ekinez. Nabarmenago, kanabera azukrearen uztari zegokionez eginkizun horretan jarduteak gutxi gora behera urtero bost hilabetetan zehar gizonek langabezian egotea zekarrela esan nahi zuen. Batzuk azukre-barrutialdeetan jarraitzen zuten, inolako akurarik gabe azukre kuarteletan biziz eta hurrengo urtarora arte beste lanbide batzuk bilatzeari ekinez. Hala eta guztiz ere, gehienak hiru edo lau gizonezko taldeetan antolatuta hegoaldera zihoazen beste lan batzuk bilatzeko asmotan.

Hasiera baten, aipatutako taldeok Hegoaldeko Nueva Galestik eta Victoriatik ere igaliaren uztari jarraitu zioten eta barazkiarenari ere, horrela euren lanarekin aurrera egitean eremu berezi baten ezagutzera emanez. Euretariko batzuk Griffith bezalako tokietan iraunkortasunez ezarri ziren, baina gehienak berriz ere iparraldera zihoazen urtero azukre-uztari hasiera ematekotan zen garaietan . Era horretan gizonek urte guztian zehar alegiazko lana zeukaten. Aldi berean ibiltari kopuru batek Victoria eta hegoaldeko Australian arotz bezala edo Snowy Errekaren Egitasmoari buruzko eraikuntza arloan eta beste enpresa garrantzitsu batzuetan ere langile bezala etengabeko lana aurkitu zuten. Azkenik, bai Ipar Queensland deritzonean bai Australiako beste landa barruti-alde batzuetan ere euskaldunak australiar errepideekin ohitu zirenez, asko Sydney, Melbourne, Brisbane eta Perth metropolietako esparrurik garrantzitsuenetan kokatu ziren eta bertan zerbitzu-industrietan edota eraikuntzan lana aurkitu zuten.

1960ko hamarkadaren erdi inguruan Australiako euskal koloniak bi milatik gorako giza-taldea izan zezakeen. Hala eta guztiz ere, aldi horretan azukrearen uzta mekanizatua izan zen eta horrela jada zeuden koadrilak lekualdatu egin ziren, industriaren baitan lanerako guztizko eskakizunak nabarmenki jaitsiz. Aldi berean, Espainian euskal herriaren ekonomia erabat indarberritu zen, lurraldeari iberiar penintsulako urteroko per capita diru sarreretan mailarik gorena emanez. Horrek guztiak Australian edo Mendebaldeko amerikan zerbitzari langile migratzaile izan zitezkeenei erakargarritasuna murriztu zien. Ondorio gisa euskal emigrazio kopuruaren zenbatekoa gutxi batzuetara murriztea ekarri behar zukeen, Australiatik Espainiarako euskaldunen etorrera berdintzeko urriegia zena.

Australiako euskaldunak erlatiboki kopuruz gutxi ziren arren hiru antolakuntza esanguratsu aipagarri sortu zituzten. 1964an Melbourneko euskaldunak " la Sociedad vasca Gure Txoko " izeneko gizarte-elkarte bat sortu zuten. 1966. urtean lokal bat eskuratu zuten eta futbol zelaia akuran hartu ere. Klubak Mundu Zaharreko euskal jaialdi batzuk ospatu zituen, folklore-dantza talde bat sortu zuten, euskararen irakaskuntza antolatu zuten, eskubaloiaren inguruko lehiak antolatu zituzten, mus txapelketak, eta euskal liburuen liburutegi bat ere ezarri zuten. Euren ekitaldi askotan txistulariren batek txistua jotzeari ekiten zion. 1966an Sydneyko euskaldunak antzerako erakunde bat sortu zuten "Gure Txoko" izenekoa. Hauek Darlinghursten klub-etxe bat eskuratu zuten eta toki horretan euskal pilotalekua eta eskubaloirako zelaia eraiki zituzten.

Bai Melbournen bai Sydneyko klubetan ere "euskal abertzaletasunaren aldeko" jarrerak hartu zituzten, hitzaldiak eta protestak antolatuz, eta Francoren erregimenaren aurkako eta euskal aberriaren zapalketarekiko panfletoak hedatuz. Sortutako lehia hori noizbehinka Geelongeko (Victoria) espainiar Klubarekin eta Sydneyko Espainiar Klubarekin (euskaldun batzuk espainiar zein euskal klubetako kide egin ziren arren) aurkakotasunaren mugan aurkitu izan zen.

Azkenik, Ipar Queenslanden, 1970ean sortu eta Townsvillen oinarritutako gutxiago politizatutako espainiar elkarte bat zegoen, baina Ipar Queenslandeko alde guztietako bazkidez osatutakoa zen. Gizarteak lurralde horretan goiztiarrenak izan ziren bertakotutako katalan eta euskaldun kolonoen ondorengoen eta gerra osteko immigranteen uhin berriaren (ez espainiarrak ez euskalduna, ez katalanak ez zirenek barne) arteko koalizioa ordezkatu zuen. Gizartearen sorkuntzaz aurretik Ayrko katalanek Sardanaren Jaialdia ospatzen zuten eta Montserrat Birjinarena ere, euskaldunak Ingham esparrukoak, uztailaren 31ko dataren inguruan (Loiolako Inazio patroi eta Sainduaren izeneko Oturuntza izanez) euskal jaialdia ospatzen zuten bitartean. Trebonnen eskubaloirako euskal zelaia eraiki zen, euskal harri-jasotze herri-kirolaren inguruko lehiaketarako ere baliogarri izanez. Kanabera ebakitzaile euskaldunen formalki errekrutatutako lehen kontingentearekin 1958. urtean heldu zen apaiz bat ere Ipar Queenslandeko espainiar komunitatearen kapilau ibiltari egin zen. Hari guzti horiek Ipar Queenslandeko espainiar Sozietatearen sorkuntzarako oinarria ekarri zuten, katalanen zein euskaldunen estilodun gizarte-ekitaldiak sustatzen jarraituz.

Amaitzeko, gaur egun Australian euskal kolonia erabat atrofiatuta dago. Kolono goiztiarren ondorengoek nolabaiteko harrotasun etnikoa agertzen dute, baina gutxik hitz egiten du euskaraz eta azken baten guztiak daude bertakotuta. Australian gerra osteko garaian sartu ziren kanabera ebakitzailerik gehienak Europara itzuli dira. Euskaldunen immigrazio arrunta hutsala da. Melbourneko euskal jatorrizko Sozietatea hilda dago, bertsio txikiago bat oraintsu sortua izan zen eta egun diharduen arren. Bazkideek eta Sydney Gure Txokoren ekintzak murriztu egin dira eta Ipar Queenslandeko espainiar Sozietatea geroago eta ahulagoa da ekintzei dagokienez. Epe laburrera, Europan eta/edo Australian immigrazioaren erabateko aldaketa zehaztu dezaketen baldintzarik ematen ez bada, etorkizun hurbilera begira australiar euskal komunitatearen heriotza argi aurreikusi daiteke.