Kontzeptua

Euskal nekazaritza

Euskal nekazaritza baldintza bioklimatikoengatik eta garapen historikoaz eraginda egon da. Bai klima ozeanikoak, kosta eta iparraldeko eremuetakoa, bai Mediterraneoko klimak, Errioxa arabarra, Nafarroa erdialdeko eta Erriberako bereizgarria dena, nekazal ekoizpena baldintzatu dute.

Nekazaritzaren pisu ekonomikoa urritzen joan da XX. mendean zehar, bigarren erdian, ekonomia garapen sasoian, landetatik hirialdera emigrazioa biziena izan zen unea. Era berean landetako industrializazioa bizkortu zen. Prozesu honetan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatik, bereizten da Nafarroa bere nekazaritzak nolabaiteko pisu ekonomikoa mantentzen duelarik.

Iparraldean ere nekazal lanak garrantzizkoak ziren oraindik garai hartan, bereziki abelazkuntza.

XX. mendeko azken laurdenean, nahiz eta behera egin nekazal populazio aktiboak, Euskal Herriko hegoaldeko lau lurraldeen nekazal ekoizpen osoa 143.000 milioikoa izan zen. XX. mendeko azken hamarkadan eta XXI. mendeko lehenengoan eutsi zitzaion, gorabeherekin, nekazal ekoizpen osoaren balioari.

Dena-den nekazal jakien euskal balantza defizitarioa da, bereziki Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban.