Unibertsitateak

Euskal Herriko Unibertsitatea (2011ko bertsioa)

Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriak bere unibertsitatea izateko historian zehar egindako saioen emaitza da, gizarte dinamiko eta moderno baten premia ugariei erantzuna emateko ahaleginen fruitua.

1980an gaurko izaera bereganatu zuen, Bilboko Unibertsitate zaharrean oinarritu eta 1936ko Euskal Unibertsitatean inspirazioa hartuta.

Eduardo Chillidak egindako ikurra hartu zuen, eta Iparragirreren bertso-lerro ezaguna erantsi: "Eman eta zabal zazu, euskal kulturaren bokazio unibertsalaren ispilu". UPV/EHU indarrez betetako errealitatea da. 50.000 kide baino gehiagok osatua, Euskadin egiten den ikerketaren %70 burutzen du, eta milioi laurden bat titulatu sortu ditu jakintzaren arlo ezberdinetan.

31 fakultate eta eskolaz osaturiko hiru campusetan banatuta dago. EHUk ekarpen erabakigarria egiten dio Euskal Herriari.

Arabako campusa Vitoria-Gasteizen kokatzen da eta honako Fakultate eta Eskolek osatzen dute:

  1. Farmazia Fakultatea (Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua; Farmaziako Gradua; Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua eta Ingurumen Zientzietako Gradua).
  2. Letren Fakultatea (Artearen Historiako Gradua; Euskal Ikasketetako Gradua; Filologiako Gradua: Alemaniar Ikasketak; Filologiako Gradua: Filologia Klasikoa; Filologiako Gradua: Frantses Ikasketak; Filologiako Gradua: Hispaniar ikasketak; Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua; Historiako Gradua; Ingeles Ikasketetako Gradua eta Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua).
  3. Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua).
  4. Gasteizko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola (Gizarte Langintzako Gradua).
  5. Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola (Geomatikaren eta Topografiaren Ingeniaritzako Gradua; Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua; Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua; Ingeniaritza Elektrikoko Gradua; Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua).
  6. Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola.
  7. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua).
  8. Arabako Esperientzia Gelak.
  9. Medikuntza Ikasgunea.

Bizkaiko campusa Bilbon kokatzen da eta honako Fakultate eta Eskolek osatzen dute:

  1. Arte Ederren Fakultatea (Arteko Gradua; Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua eta Sorkuntza eta Diseinuko Gradua).
  2. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (Ekonomiako Gradua; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua; Finantza eta Aseguruetako Gradua; Marketineko Gradua eta Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua) .
  3. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (Negozio Kudeaketako Gradua).
  4. Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskola (Erizaintzako Gradua).
  5. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua; Kazetaritzako Gradua; Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua; Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua eta Soziologiako Gradua).
  6. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua; Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua; Ingurumen Ingeniaritzako Gradua eta Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoko Gradua)
  7. Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola (Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua; Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua; Ingeniaritza Elektrikoko Gradua; Ingeniaritza Mekanikoko Gradua; Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua).
  8. Lan Harremanen Unibertsitate Eskola (Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua).
  9. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola (Gizarte Hezkuntzako Gradua; Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua).
  10. Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola (Ingeniaritza Zibileko Gradua eta Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua).
  11. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea (Medikuntzako Gradua eta Odontologiako Gradua).
  12. Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa (Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Gradua; Itsas Ingeniaritzako Gradua).
  13. Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Biokimikako eta Biologia Molekuarreko Gradua; Biologiako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Fisikako Gradua; Geologiako Gradua; Ingeniaritza Elektronikoko Gradua; Ingeniearitza Kimikoko Gradua; Kimikako Gradua eta Matematikako Gradua).
  14. Bizkaiko Esperientzia Gelak.
  15. Zuzenbide Fakultatea - Bizkaiko Ordezkaritza.

Gipuzkoako campusa Donostian kokatzen da, nahiz eta Eibarren ere aurki dezakegun Industria Ingenieritza Eskola. Honako Fakultate eta Eskolek osatzen dute campus hau:

  1. Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa (Arkitekturako Gradua).
  2. Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua).
  3. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola (Erizaintzako Gradua).
  4. Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa (Eraikunta Ingeniaritzako Gradua; Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua; Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua; Ingeniaritza Elektrikoko Gradua; Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eta Ingeniaritza Zibileko Gradua).
  5. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Filosofiako Gradua; Gizarte Antropologiako Gradua; Gizarte Hezkuntzako Gradua eta Pedagogiako Gradua).
  6. Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola (Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua eta Ingeniaritza Mekanikoko Gradua).
  7. Informatika Fakultatea (Informatikaren Ingeniaritzako Gradua eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua).
  8. Kimika Zientzien Fakultatea (Kimikako Gradua).
  9. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola (Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua).
  10. Psikologia Fakultatea (Psikologiako Gradua).
  11. Zuzenbide Fakultatea (Kriminologiako Gradua eta Zuzenbideko Gradua).
  12. Donostiako Medikuntza Fakultateko Irakasgunea.
  13. Gipuzkoako Esperientzia Gelak.

Atxikitutako ikastegiak Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskola eta Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak dira.

Aurkezturiko graduetaz gain, beste ikasketa batzuk ere burutu daitezke. Hala nola, Master Ofizialak, Doktoregoak, Doktorego-Tesiak eta beste zenbait Graduondoko.