Ekonomikoak eta sozialak

Euskal Enpresarien Elkargoa

Izaera pribatuko enpresa-erakundea da Euskal Enpresarien Elkargoa. Azken hiru hamarkadatan enpresa munduko ideiak eta gogoetak sortzera bideratu du bere ekintza. Horrez gainera, euskal ekonomiari sortzen zaizkion erronka nagusiei aurre egiten lagun diezaioketen ideiak zabaltzeko lana egin du eta euskal enpresa eta enpresarien papera zein den ulertaraztea ahalbidetzen duten ikerketa eta eztabaidak bultzatu ditu.

Erakundeak epe luzerako proiektuak garatzen ditu, beti ere enpresa-ikuspegi batetik eta botere publiko eta alderdi politikoetatik aldenduz. Independentzia hori mantentzeko asmoz, Euskal Enpresarien Elkargoko bazkideak eurak dira beraien kuotarekin irabazi gabeko asmorik ez duen erakundearen ekintzak finantzatzen dituztenak. Bazkide horiek enpresa handi zein ertainetan diharduten profesional eta zuzendariak dira.

Asmo nagusia, eraginkortasunarekin eta garapen ekonomikoarekin, aberastasuna eta lanpostuak eta biztanleen ongizatea sortzearekin lotutako enpresa-eredua defendatzea da.

2011. urtean, Euskal Enpresarien Elkargoan energia, komunikabide, finantza, aeronautika, siderurgia, distribuzioa, osasuna, elikadura, telekomunikazioa eta teknologia berriak, aholkularitza, kimika eta bestelako sektoretako 70 presidente, aholkulari-ordezkari eta zuzendari orokor baino gehiago elkartzen dira.