Militarrak

Eulate eta Fery, Antonio

Euskal jatorriko gerrako itsasgizona, El Ferrolen 1845ean jaioa eta Bartzelonan 1932an hila.

Azken karlistaldian Hondarribiko apostatokiaren buru izan zen. 1898an Kubako gerran nabarmendu zen, Vizcaya gurutzaontziko komandante gisa. Ondoren, oso kargu garrantzitsuak bete zituen, hala nola, Cadizko departamenduko Estatu Nagusiko burua eta instrukzio eskuadrakoa.