1977ko irailaren 5ean Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Eskuin muturra. Elgoibartik heldutakoan iritsi zen Realera, gaztetan. Txuri-urdinen bigarren taldean 29 partida jokatu zituen, eta bederatzi gol sartu zituen. 1995eko urtarrilaren 29an egin zuen debuta lehen taldearekin, Reala-Espanyol partidan (2-0). Lehen Mailan zortzi partida jokatu zituen talde txuri-urdinarekin, eta bi partida markatu zituen. 1995eko udan Bilboko Athleticek fitxatu zuen. 2007ko otsailean Ibaiganeko klubean pilatu dituen 12 denboraldietan 434 partida ofizial jokatu ditu, eta horietan 94 gol sartu ditu. Espainiako selekzioarekin 53 aldiz izan da internazional absolutua, eta 12 tanto egin ditu. Euskadiko selekzioaren 8 konpromisotan hartu du parte.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
