Atleta nafarra, nahiz eta Beasainen (Gipuzkoa) jaio, 1958ko uztailaren 13an. Hasiera atletikoetan xabalina jaurtiketan aditua, luzeran ere nabarmendu zen. 1975-85eko hamarkadako Nafarroako klub onenetako bat izan zen: CAUN, GAIN eta azkenik Pamplona Atlético. Xabalinan zilarrezko domina lortu zuen Donostian jokatutako Espainiako Txapelketa absolutuan (1983). 2 brontze ditu xabalinan, Espainiako maila apalagoko txapelketetan: junior eta jubenilak. Nafarroako bost xabalina errekor absolutu hautsi zituen. Bere markarik onenak honako hauek dira: luzeran 6.95 (1979), diskoan 38.74 (1982) eta xabalinan 64.64 (1983).
Bera ere Ione Uriz jabalinista eta Nafarroako plusmarkista ohiarekin ezkonduta dago. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kirol zuzendariordea izan zen bi legegintzalditan.
Luis LANDA BALLAZ (2008)
