1974an Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea.
Enpresa Zientziak ikasi zituen. 2000. urtean bere jaioterriko haur literaturako Lizardi Saria irabazi zuen Airean ere negu usaina nabari da (Erein, 2000) narrazioari esker. Xabier anaia bikiarekin batera idatzi zuen. Liburu honetan, ume batek aitarekin eta anaia zaharrago batekin ehizara nola ateratzen den kontatzen du, eta elurte batek mendian harrapatu ditu. Poema liburu baten egilea ere bada: Katiluaren ipurdia (Alberdania, 2000).
