Futbola

ETXEBERRIA EGAÑA, Imanol

1973ko martxoaren 27an Bergaran (Gipuzkoa) jaiotako atezaina. Arrasaten eta Durangoko Culturalean aritu ondoren, Athleticen bigarren taldean aritu zen. Talde horretako lehen taldera 1996/97 denboraldian egin zuen jauzi, 1997ko otsailaren 9an, Rayo Vallecano-Athletic partidan (1-1), kategoria gorenean estreinatu zenean. Bilbon egin zituen bost denboraldietan 140 partida jokatu zituen (120 Ligan, 8 Kopan, 8 Champions Leaguen eta 4 UEFA Kopan). 2001ean Rayo Vallecanorekin sinatu zuen eta hiru urtez egon zen bertan, lehen biak gorengo mailan -Ligako 55 partida eta Kopako 3 partidu-. 2004an Cultural Leonesak sinatu zuen, eta Eibarren denboraldi bat eman ondoren, 2006ko ekainean bota zituen. Euskadiko selekzioarekin lau konpromisotan hartu zuen parte. Gaur egun -2007ko martxoa- Athleticeko 'staff' teknikoko kidea da, atezainen entrenatzaile gisa.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)