Lexikoa

Etxe

Tradizioz datorren pentsaeraren arabera, euskalduna etxe bati loturik dago. Sarritan deitura etxearen izena izaten da. Etxea ostatu, eliza eta hilerri da. Etxea leku sakratua da, suak -Andra Mari izeneko jeinu batek- babestu, indar supernaturalak dituena baratzeko edo bertako ereinotzarengatik, elorri, lizar eta San Joan loreengatik, ahalmen mistikoak dituen aizkora eta igitaiarengatik, arbasoen egoitza edo bisitaleku izateagatik eta bertan etengabe arimei eskaintzen zaien argiarengatik ("lasto batez bada ere argi egin behar zaie hildakoei"), leiho-sapailoetan hildakoei jakiak uzten zaizkielako, antzinako usadioaren arabera etxeko sarrera ekialdera begira jartzea gatik eta etxea bertakoen hilerri delako. Horrek guztiak egiten du sakratu etxea. Etxearen izaera sakratua jarlekuak adierazten du elizan, eta bertan eskaintzen baitira argizaria, ogia eta dirua hildakoen alde. Hildakoak kristautasunaren aurretik etxean lurperatzen ziren, baina bataiorik gabe hildako haurrak teilatuaren hegalpean edo etxe ondoko baratzean ehorzten ziren.