Kazetariak

Etxarri Lizeaga, Joseba (2001ko bertsioa)

Euskal kazetari eta idazlea, Donostian (Gipuzkoa) 1962ko irailaren 17an jaioa.

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat egunkari eta aldizkaritan eta Euskadi Irratia irratian kolaboratu du.

1987an joan zen lehen aldiz Ameriketara, New York hirira hain zuzen ere, eta ordutik Estatu Batuetako euskal koloniari buruzko artikuluetan espezializatu da. Horri buruzko liburu bat argitaratu zuen 1994an: Las América de Vascos. Bidaia bat EEBBetan zehar (Elkar).